Gu Bilboko euskarazko ikasleak gara (Brasilgoak, jatorriz). Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasten dugu eta gure film batek unibertsitateko Nontzenfilm saria irabazi du. Behean dago bat Berriako albistea.
"Nontzeberrik Di Camilo eta Boneten filmak saritu ditu
FANT Bilboko Zine Fantastikoaren jaialdiko sari guztiak bihar emango dituzte, itxiera ekitaldian
zuberoa iturburu
Bilbo
Piratas y punto Santiago di Camilo argentinarraren lanak irabazi du Nontzeflash animaziozko film laburren lehiaketa eta, Uñas, Victor Bonet espainiarren lanak, berriz, Nontzefilm fikzioko film laburren lehiaketa. Nontzeberri interneteko euskarazko kultura atariak antolatu ohi ditu sariketok Bilboko Zine Fantastikoaren (FANT) jaialdiaren barruan. Film oso laburrak dira, gehienez lau minutukoak. Bihar banatuko dituzte sariak FANTeko gainontzeko sariekin batera, itxiera ekitaldian.
Lehiaketa bietan, gainera, Euskal Herriko saria ere ematen dute. Aurten Idioptero Enrique Diegoren lanak irabazi du Nontzeflash lehiaketakoa eta, Andarika, kilker eta emakumeei buruzko gogoetak Iñigo Garcia eta Jose Luis Barredoren lanak, Nontzefilm lehiaketakoa. Azken horretan lehen aldiz eman diote unibertsitateko lan onenari saria; La Caverna filmak irabazi du. Guztira 251 film labur aurkeztu dituzte interneteko lehiaketotan, horietatik 52 Euskal Herriko lanak dira, hamairu euskarazkoak.
Nontzeflash-eko irabazlea bigarren aldiz saritu dute lehiaketa horretan. Santiago di Camilok 2005ean eskuratu zuen bigarren saria La saga de Ulrico y los navegantes del Velgermir lanari esker. Piratas y punto aurtengo film irabazlean, piratei buruz dagoen irudia oinarritzat hartu eta puztu egin du zuzendariak.
GARRANTZIA HANDIKO LEHIAKETAK. Egiten duena erakutsi eta ikusleek gustuko izatea da «benetako aintzatespena», Di Camiloren arabera. Horregatik nabarmendu du Nontzeflash gisako lehiaketen garrantzia. «Guztiei irekita daude eta internet erabiltzen dute parte hartzeko eta zabaltzeko tresnatzat». Unibertsitateko sariko irabazleak ados daude. Ikasten eta merkaturatzen saiatzen ari direnei, sariketok ezagutarazteko aukera ematen dietela uste dute.
Ikusleekiko hartu emanari ere garrantzia aitortu dio Victor Bonet Nontzefilm sariketako irabazleak. Esan duenez, Uñas haren lana «batzuei saskelkeria iruditzen zaie eta besteei, sano film ona; bi-biek hunkitzen naute, jendeak zirrara bat nabaritu duelako».
IraBazLeaK
Nontzeflash
1. saria. 'Piratas y punto'. Argentina. Santiago Di Camillo.
2. saria. 'Loop'. Errusia. Maksim Lushtxik.
3. saria. 'Benedicta y Don Servando se equivocan tecleando'. Espainia. Pablo Moreno Calles.
Euskal Herriko Saria. 'Idioptero'. Enrique Diego.
Nontzefilm
1. saria. ' Uñas'. Espainia. Victor Bonet .
2. saria. ' Somebody to Love'. Katalunia Lluis Hereu Vilaro.
3. saria. ' No se vaya'. Espainia. Daniel Sanchez Chamorro.
Euskal Herriko Saria. ' Andarika, kilker eta emakumeei buruzko gogoetak'. Iñigo Garcia eta Jose Luis Barredo.
Unibertsitateko film onenari saria. ' La caverna'. Euskal Herria. Mota, Erdaide, Casadevall, Neves eta Bicelli."
Berria, 2008-ko maiatzaren 15-a
La caverna:
http://www.nontzeberri.com/nontzefilm/2008/cast/filmak_ikusi.asp?kod=118
3 comentarios:
hey!!! mongkix?? portes tu el blog!?? no se cuant podre puntxar a donosti, per ara nomes m´ha sortit un bolo a bilbo! salut
hey!! mongkix??? esta guay el blog que feu. que et va semblar la meva musica??? per ara no fare sesions a donosti pero qui sap. arreveure
Ez da harritzekoa, Edinaldo! Oso ona da zuen filma!
Laster Hollywooden!
Zorte on!
Publicar un comentario